Kontatzeko historia & Bizitzeko esperientzia

Preziorik onena interneten
+34 942 838 341
+34 699 946 740

Posada

La Cotía

Guri bisita egiten diguzuenean, 150 urte baino gehiago duen historiako partaide bihurtuko zarete. Habeen karraskaz xuxurlatuko historia han “bizi” izan garenok konturatu gabe nahaspilatuta utzi ditugun barre, emozio eta sentimenduz beteta dago.

Sofía y José Carlos
Ongi etorri La Cotíara.
Image module

Mendiaren isiltasuna entzutera gonbidatzen gaituen lorategi bat xarma eta historia duen etxe batean.

Etxea 1860koa da, honela dio etxearen sarrerako ate gainean dagoen harri zizelatuak. 2000ko abenduan, Reocín bailarako parrokia-etxe izandakoa erosi genuen eta gure senide eta lagunen laguntzarekin bere berreraikitzea hasi genuen, geure etxea atsedena hartu eta ohituragandik ihes egiteko asmoarekin zetozen lagunentzat sortuz.

Bizitza eta kolorez betetako etxe bat izan zen emaitza. Bere sekretoa detaile eta mendi-etxe tradizional egiturarenganako errespetuaren harmonian datza.

Gure nortasuna La Cotían zabaltzen da, ostalariek atseden har dezaketen izadi bete betean dagoen leku aparta bat lortuz.

Zure atseden lekua

Kantabriar artista handi baten paregabeko koadroek apaintzen dituzte bere hormak, zenbait kolore eta klasezko ohialek ohe eta kuxinak estaltzen dituzte, leiho zabaletik airea sartzen denean gortinek gelari bizitza ematen diote… Denak desberdinak dira, dekorazioa, detaile txikiak, eta izenak ere bai, kantabriar izaki mitologikoei eskainita daude eta.

Image module

Gurekin kontaktatu

Barrio Helguera, 22
39538 Helguera de Reocín
Cantabria
+34 942 838 341
+34 699 946 740
Jarraitu

Queremos agradecer a Sara Martín su ayuda y entusiasmo a la hora de traducir nuestra página en euskera. Eskerrik Asko Sara !!