Zure atseden lekua

Gelak

Hostalari bezala hastea erabaki genuenean ez genuen hotel batetaz pentsatzen, guk geure etxea sortzea nahi genuen eta horrela ez negozio bat bakarrik baizik eta geure bizitzeko modua lortu.

Gu bioi kantabriar mitologia gustatzen zitzaigun eta gelei zenbaki bat jartzea oso otza iruditzen zitzaigun… beraz, hobe gure “ipuina”, gure arteko istorioa, Kantabriako historia, mendi era lurrarekin lotzea.

Eta horrela La Cotían sartu ziren.

Gure asmoa izan zen eta da zu gure etxean sartzen zaren momentutik paregabeko esperientzia bizitzen ari zerala nabaritzea eta hortan, zalantzarik gabe, La Cotíaren gelek zerikusi handia dute.

Image module
Image module

Bakoizak bere
nortasun propioa du.

Merezi duen mimoarekin zaharberritutako gaztainondo jatorrizko eskailerek buruarekin pentsatuta eta bihotzarekin dekoratuta izan ziren gelei daramate, giro berezi bat lortuz, detaile bakoitzetan jarri den maitasunaren adierazgarri bezala.

Kantabriar artista handi baten paregabeko koadroek apaintzen dituzte bere hormak, zenbait kolore eta klasezko ohialek ohe eta kuxinak estaltzen dituzte, leiho zabaletik airea sartzen denean gortinek gelari bizitza ematen diote… Denak desberdinak dira, dekorazioa, detaile txikiak, eta izenak ere bai, kantabriar izaki mitologikoei eskainita daude eta.

Desberdintasun hau ez duzu gelen erosotasun eta zerbitzuetan nabarituko. Saiatzen gara loaldi kalitatea ona izatea eta behar dituzuen zerbitzu denak eduki ditzazuen zuen egonaldi gure helburua bete dadin.

  • Ezkontz ohea 1,50cm
  • Ohe gehiagarria
  • Lumazko edredoia
  • Sehaska (libre badago)
  • Wifi-a dohainik
  • Bainugel pribatu osoa
  • Amenitiak bainugelan
  • Ile lehorgailua
  • Aire egokitua txapitula formako geletan
  • Berogailua
  • Telebista pantaila launa
  • Kanporako bistak
  • Ongietorri detailea – kafe eta té
  • Etzeko animaliak ez dira onartzen
  • Ez erretzaile

Zure atseden lekua

Anjana

Kantabriar mitologiaren pertsonaietan onena da. Maitagarri txiki eta oso polita da, Kantabriar mendiko leize sakoneetan bizi da eta menditarrei gertatzen zaizkigun gauza onenen ardunaduna da. Berari buruz hitzegiten dutenean zaharrek diote:

“…esti eta biguntasunek Anjanen anima betetzen dute. Anjanen bihotza arrosa handi bat bezala da, bere hostoetan mila esti tanta garo tantak bezala duela”.

Arquetu

Bizar gorri eta tanto moreekin abitu txuri bat dituen gizon zahar bat da.

Beti urre eta zilarrezko kutxa txiki bat darama. Kutxatik urrezko txanponak ateratzen ditu dena galdu dutenei laguntzeko, bainan berriro eralgi edo zorizko jokoetan gastatzen badute, Arquetua itzuliko da eta beraien bizitza osoan limosna eskatzera zigortuko ditu.

Enanucos del Bígaro

Basoaren zehar dabiltzaten ukabil bat bezain handiak diren izaki txikiak dira.

Esaten da gaiztakeriak egiten dituztela eta iturriak edabeekin pozoitu egiten dituztela gendeari nahi ez dituzten gauzak egiten behartzeko. Beste batzuk esaten dute txantxak egiten dituztela eta iñork ez dakien zergatik bainan iluntzean daramaten mangolinoa (hortik beraien izena) jotzen dute.

Musgoso

Artzain eta beraien artaldeak zaintzen dituen gizona da, udaberria hurbiltzen denean artzainen txabolak konpontzen ditu artzainak bere artaldeekin berriro mendira igotzen direnean negua handik pasa ez ba da bezala aurki ditzaten. Horrela, artzain batek Musgosoaren txistua entzuten duenean, bere artaldea bildu behar du, horrek esan nahi duelako ekaitza bat datorrela edo otsoa edo hartza gertu daudela.

Lantarón

Kantabriar itsasoaren errege eta itxasoko izaki denen buru da botere magikoak baitditu. Intsusa baia eta sirenen esnearekin egindako edabe baten bitartez lortzen ditu botere horiek.

Ojáncana

Ojáncano baino gaiztoagoa, beti makar betetako begiak eta belaunetaraino iristen diren bi bular handiak dauzka. Horregatik, animalia edo pertsona baten atzetik doanean, bizkar gainean botatzen ditu enbarazu ez egiteko korrika doanean.

Trasgu

Etxeko iratxo bat da, oso txikia, beltza kedarra bezala eta oso adar txikiak dauzka buruan. Tximinietatik jaisten da etxeetan sartzeko eta gauzak ezkutatzen ditu iñork ez aurkitzeko, gatza eta azukrea aldatzen ditu, esnea edaten du… Gauez zarata egiten du ahotsak antzeratuz etxeko denak esnatu arte.

Roblón

Haritz zahar batek bere enborran zulo bat zeukan eta, ekaitz egun batean, neska bat bere barruan babestu zen. Zuhaitz zaharrak zanpatu zuen eta horrela neurrigabe haztea egin zion indar desberdin eta berri bat lortu zuen, ez begetala, eta beste zuhaitzetaz elikatzen hasi zen.

Horrela, Roblonek ile eta bizarra elorri eta txilarez dauzka, esku eta besoak urkiz, eta hanka eta oinak lizarrez… bakarrik biotza du haritzez. Mendietan aurkitzen duen dena txikituz mugitzen den izaki gaizto bat da.

Trenti

Gure basoetan bizi den iratxo bat.

Pertsonai txiki bat da, goroldio eta gaztainondo orriekin egindako tunika batekin tapatuta. Bidezidor ertzetan dauden zuhaixken artean ezkutatzen da eta han neska gazteen zain egoten da atxamurka hanketan egiteko. Beste batzuetan zuhaitzetako adaburuetara igotzen da eta handik harri txikiak botatzen ditu mutilek abere bat ezkutatzen dela pentsa dezaten.

Ventolines

Kostaldetik etorritako ilunabarren hodei gorritan bizi diren hegoak dituzten izaki batzuk dira. Arrantzale zaharrak babestu eta laguntzen dituzte eta hitz hauekin deitzen dituzte:

“ haizeak, haizeak
itsasoko haizeak,
zahar hau nekatuta dago eta
arraunean ja ezin du egin”