Ibairen arroek Kantabriaren barrua moldeatu dute beraien izenak dituzten bailarak osatuz. Asonekoak (1h 15’) 70 metrotako garaiera duen ur-jauzi bat dauka. Pasekoak (45’) borda tipikoak eta larrez betetako paisai berezia ditu. Besayakoak (10’) eliza erromanikoak ditu eta ibilbide espezifikoa antola dezakegu bisitatzeko.
Saja (20’) eta Nansa (40’) bailarak naturaz gainezka daude. Udazkenean bereziki, kolore desberdinek beraien basoak estaltzen dituzte eta herri politak aurkitu ditzakezue: Bárcena Mayor, Carmona, Tudanca… beraien arkitektura tradizionalarekin edo leize harrigarria “El Soplao”.
Campoo bailara, erkidegoaren hegoan (45’), Ebro ibaiaren iturburua, harrituko zaizue ez bakarrik bere edertasun naturalagatik baizik eta bi kolegiata erromanikoak eta labar-ermitak dituelako.
Azkenik, Kantabriako bailara famatu eta harrigarriena ikus dezakezue: Liebanako bailara, Europako Pikoen bihotzean. Han Fuente Dé teleferikotik gailurreak ikus ditzakezue, Santa María de Lebeña eliz mozarabiar edo Potes hiriburua bisita ditzakezue. Santo Toribio de Liébana monasterioak, Jerusalen, Roma, Santiago de Compostela eta Caravaca de la Cruz bezala, Urte Santua ospatzeko pribilegioa du Apirilak 16 igandea denean.
Kantabria leize piloaz zulatuta dago eta leize hauetan ikus ditzakegu labar-pinturak. Kantabriak gizon-emakume guztien ondarea diren 9 leizeak ditu eta ausartak bazarete, espeleologia ere egingo dezakezue.
EZIN DUZU GALDU
Saja bailaran menditar eltzekoa, Liébanako eltzekoa, Ason bailaran “caricos” eta bailara guztietako gaztak (samurrak eta Liebanako era Tresvisokoak). Eta, noski, Pas bailarako “sobao” eta “quesada” probatu behar dituzue.