Orain dela urte batzu, asturiar bezero batzuek “Los Ventolines”eko mahaitxo gainean gutun azal bat utzi zuten mezu honekin: “Zuen etxearen espiritua islatzen duela uste dugulako”. Gutun azalaren barruan asturiar olerkari BERTA PIÑÁNaren poesia bat zegoen “Etxe bat” eta bere azken ahapaldi horrela zion:
Atea irekitzen zaitugu
Posada la Cotía
Etxe bat
Zuen etxea


Toki maite batean zaudelaren sentsazioa edukiko duzu, denbora une bat gelditu dela, denbora sentitzeko, denbora…
Etxea 1860an eraiki izan zela dakigu ate nagusiaren ateburuan landuta dagoen datari esker.
Gaur zatituta dagoen finka “García-Bustamante” familiakoa izan zen, gure bizilagunen etxeko sarreran dagoen harrizko arkuan dagoen armarriak dionez.
Espainiar koroaren ordezkari izandako Bustamante familiako kide bat izan zen gure etxea eraikitzea agindu zuena. Bera koroaren ordezkaria izan zen oraingo Brasil eta Argentina erdian dagoen “Cotia” deritzon zona batean. Etxea eraiki zen auzoari “Cotía” deitu zion bizi izan zen amerikar lurretan oroigarri gisa.
Denborarekin lursailak eta etxeak nagusi eta erabilerak aldatu zituzten. Reocin bailarako parrokia-etxea izan zen eta ostatua bihurtzeko birgaitzea egindakoan jatorrizko egurrezko lurraren azpian 1965ko Aita Santuaren bulda batzu azaldu ziren.
Izadiz inguraturik eta Santilla del Maretik 5 minututara bakarrik, atsedena eta indarra hartzeko aurkikunde eta esperientziaz betetako egun berri bat hasteko zuen aterpea izango da. Eta gau garbi batean izarrez betetako zerua begira burua argitu.




